2013-06-21

ADIORIK EZ


Azkenera iritsi gara jada.

Bederatzi urte pasa dira ikastolan sartu zinetenetik eta ziur gaude beti izango dituzuela gogoan gure artean pasa dituzuen mementu asko, onak eta ez hain onak.
Zuetako asko gertu bizi zarete eta batzuk anai-arrebak dituzue gure ikastolan eta badakigu izango dugula aukera zuen bizitzaz jakiteko. Badakizue beti ongi etorriak izango zaretela.
Animo eta ondo pasa oporrak. Betira arte!

(Azken jaiaren argazkiak ikastolako Webgunean ikus ditzakezue)

Mertxe eta Karmele


Hemos llegado al final de nuestra etapa en la ikastola.

Han pasado nueve años desde que entrasteis en la ikastola y estamos seguras que siempre recordaréis algunos momentos que habéis pasado entre nosotros-as, buenos y no tan buenos.
Algunos de vosotros-as vivís cerca, otros tenéis hermanos-as en la ikastola, y sabemos que tendremos noticias de cómo os va, e incluso vendréis de visita. Siempre seréis bienvenidos/as.
¡Ánimo, a disfrutar y hasta siempre!

(Las fotos de la fiesta de fin de curso se pueden ver en la página Web de la ikastola)

2013-06-19

AZKEN TXANGOA - SANTA KATALINA






Kurtsoa amaitzeko Santa Katalina lorategi botanikora joan gara. Gasteiztik gertu dagoen leku zoragarri hau askorentzat ezezaguna zen. Hango bisitan "Altxorraren bila" jolastu dugu eta hainbat landare aurkitu behar izan ditugu. Bideo bat ere ikusi dugu eta  monastegiaren historia ezagutu dugu.
Bazkaldu eta gero, Trespondeko zubi luze eta polita zeharkatu ondoren, Iruña Veleiako aztarnetara hurbildu gara. Ezin izan dugu gauza handirik ikusi itxita baitago bisitarientzat, baina harresia osatzen dituzten harriak zenbatzen  pasatu dugu denbora. Zenbat dira? Guk badakigu!

2013-06-17

IRUDIEN PERIMETROA ETA AZALERA KALKULATZEKO

Azalera eta perimetroak kalkulatzeko eta lantzeko jarraiko ariketak lagungarriak izan ditzakezu.
Hasi aurretik ingelesez dagoela jakitea komeni zaizu. Dena den, erreza egingo zaizulakoan gaude.
Sakatu ondorengo irudiaren gainean eta aurrera!

2013-06-14

SANTA MARIA KATEDRALA

Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu eta han azaldu gara ikusi eta ikasteko asmoz, beti bezala.
Bisitaldia laburra iruditu zaigu, ordubete besterik ez da izan. Halere, oso interesgarria izan da eta tokatu zaigun begiralearen azalpenak argiak bezain zuzenak egokitu zaizkigu. Gauza harrigarri asko dago han ikusteko, eta Gasteizko historia hobeto ulertu nahi izanez gero, ez dago hau baino aukera hobeagorik. Oraindik ere badute zereginik hango arkitekto, ingeniari, arkeologo, zientzilari eta bestelako gremioek.
Ez bazarete inoiz izan ez bitan pentsatu, merezi du-eta.
Katedraleko irudiak ikusi nahi badituzue, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti:


Hemos tenido la oportunidad de hacer una visita guiada a la Catedral de Santa María y allí hemos ido como siempre, con la intención de ver y aprender. La verdad es que la visita se nos ha antojado corta, una hora escasa, pero muy interesante y sobre todo muy apropiada para entender mejor la historia de nuestra ciudad. Hay mucho que ver por allí y seguramente volveremos a tener más ocasiones, pues todavía les queda trabajo a los arquitectos, ingenieros, arqueólogos, científicos y demás gremios que allí trabajan.
Si no habéis estado todavía no lo dudéis, merece la pena.
Si queréis ver imágenes no tenéis más que entrar en la web de la catedral, con visita virtual y todo:

2013-06-12

HITZ GURUTZATUAK

6.gaian agertzen diren 7 hitz garrantzitsu aukeratu behar dituzue "Hitz gurutzatuak" ekintza hau egiteko:
CROSSWORD PUZZLES

2013-06-11

POLINIZAZIOA

Hona hemen ikasle batzuek aurkitu duten bideo interesgarri bat polinizazioari buruz:

2013-06-10

ONDDOAK

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2013-06-07

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2013-06-06

2013-06-03

ZELULA

Egun hauetan bizidunen oinarrizko unitatea zelula dela ikasten ari gara, baita zelula motak eta zelularen egitura ere. Hau guztia hobeto ulertzeko bideo hauek jarri ditugu hemen.

 

ZELULAK: Aurkezpena jeisteko klikatu HEMEN

2013-05-19

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Irudiaren jatorria: http://www.elcorreo.com/alava/multimedia/fotos/ultimos/120724-olimpiada-matematica-alava-0.html


Atzo Arabako III. Olinpiada Matematikoan parte hartu genuen. Gure 6. mailako ordezkariek, Saioak, Josebak eta Alexek primeran pasa zuten.
Larunbatean, goizeko 9:30etan izan zen azken fasea. Lehenego, banakako proba izan zuten eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin zuten ahalegin handia. Mila esker!

2013-05-16

EKOSISTEMA


Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan.
Girotzeko hasiko gara hemen agertzen den ariketa egiten:
EKOSISTEMAK

2013-05-13

PENTSATU PISUA

PENTSATU PISUA: GAUZA BAKOITZAREN PISUA ASMATU
Pisua Pentsatu delako programa honek emandako datuekin gauza bakoitzaren pisua kalkulatu beharko duzu.
 Ekin ba lanari!

2013-04-25

MATERIALS



Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.

1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity

2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.

3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.

4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.